Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea sarean da

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea sarean da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-antzerkizale-elkartea-sarean-da/@@download/image/20117262281EHAEZ.jpg
2012/12/13
berria
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea sarean da
Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak sarean lekua hartu du eta euskal eremuko antzerkizale guztiei deialdia egiten die edukiaren sustapenean parte hartzeko.

Euskal Herriko antzerkizale elkarteak euskal antzerkigintzaren inguruko informazio eta aferak biltzeko www.antzerkizale.com txokoa sortu du.
Tarte berriaren xedea, antzerkizaleentzat interesgarria eta erabilgarria izan daitekeen informazioa guztia partekatu ahal izatea da eta, era berean, elkartearen inguruko informazioa denekin konpartitzea. Horretarako, EHAZEk antzerkigile guztiei deialdia zabaltzen die albisteak, argazkiak edo informazio interesgarriak web guneko loturara edo antzerkizale@antzerkizale.com helbidera bidaltzeko.
Web gune berrian, euskal antzerkigintzaren inguruko informazioa eskaintzen du elkarteak eta albisteak, agenda, bazkide txokoak eta artxiboak aurki daitezke, besteen artean.