Euskal Herria zuzenean festibalak laguntzaileak behar ditu

Uztailaren 2an, 3an eta 4an Heletan (Behe Nafarroa) izango den musika jaialdia aurrera atera ahal izateko, ezinbestekoa da gazteon parte hartze aktiboa. Urtero-urtero, antolatzaileek kolaboratzaileak erakartzeko deialdia egiten dute, eta aurten ere bai.
Jakin ezazu, zure laguntza emateko modu bat baino gehiago duzula. Hara:
Batetik, muntaketa (ekainaren 22tik uztailaren 1era bitarte) eta desmuntaketa (uztailaren 5etik 8ra bitarte) lanetan parte hartzeko eman dezakezu izena.
Edo, nahiago baduzu, festibalak iraun bitartean lan txanda bat baino gehiago har dezakezu zure gain. Bi aukera eskaintzen dituzte: 4 lan txanda 3 egunez, edo 2 lan txanda egun bakar batez.
Animatuko bazara, eman izena www.ehz-festibala.com webgunean ekainaren 18a baino lehen.
Jakingo duzu, bestalde, aurtengoa 15. urteurrena duela jaialdiak eta musika onez betetako programazioa prestatu dutela. Besteak beste, Sorkun, Berri Txarrak, Napoka Iria, Mursego, Zea Mays, Bizardunak eta Rachid Taha ariko dira. Hala ere, zerrenda osoa irakurri eta gune ezberdinen berri izan nahi baduzu, hoberena web gunean sartzea duzu:www.ehz-festibala.com.
Orain gutxi elkarrizketatu genuen GAZTEZULOn Elixabet Aizager, EHZ festibaleko lehendakaria. Horrelako proiektu batek 15 urtez segitzea "ikaragarria" dela kontatu zigun, beste gauza askoren artean. Elkarrizketa osoa irakurri nahi? Toooo elkarrizketa!