Euskal Herri mailako irrintzilari lehiaketa

Irailaren 29an Urnietan III. Maria Arizmendi lehiaketa ospatuko dute. Helduen eta gaztetxoen mailan banatuko dituzte sariak eta antolatzaileak ahalegin berezia egin dute Euskal Herri guztiko parte hartzaileak erakartzeko.
Sanmigeletako programazioaren baitan burutuko dute txapelketa, irailaren 29an Jakutegi plazako karpan, bakarrizketa saioen ondotik, iluntzeko zortzietan. Lehiaketa parte hartu nahi duen ororentzat irekia dago eta bi mailatan banatuko da: atal nagusia edo helduena, 14 urtez gorakoentzat eta gaztetxoen atala 14 urtetik beherakoentzat.
Epaimahaiak indarra eta ozentasuna, abiadura, tonua, garapena eta kolpe bakarreko irrintzia izango dira aintzakotzat hartuko dituztenak, besteak beste. Sail nagusian 100 euroko lehen sari bat eta 50 euroko bigarren bat banatuko dira.
Antolatzaileek, Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarrak, ahalegin berezia egin nahi dute Euskal Herri guztiko jendea erakartzeko. Bateko eta besteko herriko jaietan edo kultura nahiz folklore ospakizunetan irrintzia botatzeko ohitura eta iaiotasuna duen herritar oro animatu nahi dute parte hartzera. Horrela, Urnietatik kanpoko jendeari desplazamendu gastu guztiak ordainduko dizkiete.
Eztarri eta birika indartsuak badituzu, hadi! 943300733 zenbakian (goizez) eta 656782521 mugikorrean eman dezakezu izena. Egunean bertan ere Urnietan bertan eman ahalko da izena.