Euskal gatazkari umore puntua

Euskal gatazkari umore puntua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-gatazkari-umore-puntua/@@download/image/2011278198borja_cobeaga.jpg
2012/12/13
berria
Borja Cobeagak No controles (2010) bigarren lan luzean barrea atera berri digu, Pagafantasekin (2009) egin zuen legez. Eta hurrengo proiektuarekin ere ildo beretik jarraituko duela dirudi. ETAko komando batek etxebizitza franko bat alokatuko du eta kideei auzoko presidente izatea egokituko zaie. Nork esango luke, duela urte batzuk, argumentu hori komedia baten oinarri izango zenik? Ziurrenik, Vaya semanita bezalako saioek tabu horiek gainditzen lagundu dute. Kasualitatea, Cobeaga ETBko saioaren sortzaileetako bat da...