Euskadi Literatura Sariak, banatuta

Ostegun honetan jaso dituzte beren sariak 2020ko Euskadi Literatura Sarien irabazleak; ekitaldia Bilboko Alondegian izan da, eta bertan izan dira Karmele Jaio, Iñigo Astiz, Miren Asiain, Uxue Alberdi, Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria eta Borja Barrague aurtengo saridunak.
Aurreko asteetan iragartzen joan direnez, aurtengo Euskadi Literatur Sarietan irabazle izan dira Karmele Jaioren ‘Aitaren etxea’ Euskarazko Literaturaren alorrean, Iñigo Astizen ‘Joemak eta polasak’ Haur eta Gazte Literaturarenean, Miren Asiainen ‘Un millón de ostras en lo alto de la montaña’ Ilustrazioaren atalean, Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’ Euskarazko Saiakeraren alorrean, Aixa de la Cruz-en ‘Cambiar de idea’ Gaztelerazko Literaturan eta Borja Barrague-ren ‘Larga vida a la socialdemocracia’ Gaztelerazko Saiakeran.
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jaso du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.