Europarren herena euskal jatorrikoa

Europarren herena euskal jatorrikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europarren-herena-euskal-jatorrikoa/@@download/image/30p44-3.jpg
2012/12/13
berria
Europarren herena euskal jatorrikoa
Peter Foster Cambridgeko Unibertsitateko Genetika Saileko irakasleak Europari buruzko ikerketa argitaratu berri du, eta horren arabera, europarren herenaren arbasoak euskaldunak ziren. Ikertzaileak 10.000 europarren zuhaitz genealogikoa osatu eta ADNa aztertu du. Fosterren teoriaren arabera, duela 20.000 urte Euskal Herrian bizi eta euskaraz mintzatzen ziren biztanleak dituzte arbaso europar askok. Ikertzailearen aburuz, euskaldunak Europa osoan zabaldu ziren duela milaka urte.