Europako Sare Antimilitarista

Bruselan egin zuen bilera Europako Sare Antimilitaristak iragan irailean. Indarkeriarik gabeko ekintzak aurrera eramateko helburuarekin sortu zen koordinakundea 2006an, eta berriena, 'Gerra hemen hasten da, eten dezagun hemen bertan' leloa jarraituz egindako deialdia izan da. Europako Batasunak, Gobernuek eta NATOk demokraziaren eta laguntza humanitarioaren izenean etengabe abiatzen dituzten gerren amaiera eskatu dute margo eta protesten bidez. Europaren azpiegitura militarrak etetea dute helburu, "gatazka armatuak herrialde garatuetan hasten direlako".