Euroarekin, dena garestiago

Duela bost urte hasi ginen euroa erabiltzen. Aldaketak prezioak garestitzeko aukera eman die hainbati urteotan.
Duela bost urtetik, euroarekin egiten ditugu erosketak. 2002ko urtarrilaren 1ean iritsi zen txanpon berria gure artera, eta geroztik, libera eta pezeta ahaztu ditugu eta ohitu egin gara euroarekin. Lehen ez bezala, gaur egun, txanpon bera erabil dezakegu Euskal Herri osoan. Horrez gainera, Europako hainbat herritan da erabilgarri: Alemania, Italia, Frantzia, Espainia, Portugal Abantailak besterik ez omen ditu euroak Baita zera ere!
Denok ohartu gara azken urteotan zenbait produktu izugarri garestitu direla. Ziur asko, ekonomiaren beste faktore batzuek ere eragina izan dute; petrolioa gero eta garestiago izateak, adibidez. Baina argi dago euroa aitzakia ezinhobea izan dela prezio altuagoak jartzeko.
Oso esanguratsua da, adibidez, Berria egunkariak urtarrilean egindako azterketa: Hego Euskal Herrian, oinarrizko dozena bat produktu hartu (ogia, arrautzak, esnea, oliba olioa, konpresak, xanpua ) eta duela bost urteko prezioak gaur egungoekin alderatu zituzten. Ondorioa, garbia: bost urtetan, saski horren prezioa ia bikoiztu egin da. Esne kartoi batek, esaterako, 0,43 euro balio zuen 2002an, eta 0,90, 2007an.
Azterketa ez da zientifikoa, baina adierazgarria bai, ordea. Eta herritar gehienok antzeko irudipena dugu. Baita kontsumitzaile elkarteek ere. Lourdes Rodrigo Donostiako Kontsumitzaileen Bulegoko arduradunaren arabera, euroak eragin nabarmena izan du garestitze horretan: Batez ere, ogiaren igoerarekin, jende asko kexatu zen. Aisialdian gastuak murriztu ditzakegu, baina jan egunero jan behar dugu, eta prezioak izugarri igo dira.
Kontua da janariaren eta beste produktu batzuen prezioa horrenbeste igo bada, neurri berean igo ote diren soldatak. Argi dago ezetz. Bost urteotan bikoiztu, behintzat, ez dira bikoiztu. Hortxe, arazoa.