Euro gozoak

Euro gozoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euro-gozoak/@@download/image/21p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Euro gozoak
Dirua etxean gordetzeko ohitura al duzue? Argi ibil zaitezte. Begira, bestela, zer gertatu zitzaion Austriako enpresari bati. Enpresari austriarrak dirua etxean gordetzen zuen; euroa erabiltzen hasi zenean bilete austriarrak aldatu eta euroak eskuratu zituen. Bilete austriarrak eta euroak materiale ezberdinez eginda omen daude eta antza, saguek euroen materialea atsegin dute. Badakizue zer gertatu zen, ezta? Bai, enpresariaren etxeko ganbarako saguak bapo-bapo eginda geratu ziren… 16.000 euro jan eta gero.