Euliak maskota

Intsektuak modan daude, antza. 1950az geroztik euliak hazten dituen Yonshi & Son enpresak pedigri onenekoak eskaintzen ditu orain maskota gisa. Eta bitxoa zoriontsu bizi dadin makina bat traste ere bai: etxolak, gurditxoak
Enpresaren webgunean, gainera, espezie bakoitzari buruzko informazio andana aurki daiteke. Hala ere, ez da komeni euliak gehiegi maitatzea, gehienak hilabetez ere ez baitira bizitzen.