Etxepare Laboral Kutxa Itzulpen Sarira proposamenak bidaltzeko epea zabalik da

Etxepare Laboral Kutxa Itzulpen Sarira proposamenak bidaltzeko epea zabalik da Euskaraz argitaratutako liburu baten itzulpenak aurkeztu beharko dira ekainaren 30era bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxepare-laboral-kutxa-itzulpen-sarira-proposamenak-bidaltzeko-epea-zabalik-da/@@download/image/2022_09_30_dsc06540.jpg
2023/06/07
Euskaraz argitaratutako liburu baten itzulpenak aurkeztu beharko dira ekainaren 30era bitarte.
Etxepare Laboral Kutxa Itzulpen Sarira proposamenak bidaltzeko epea zabalik da

Jatorriz euskaraz idatzi eta 2022an argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da. Sari honen helburua "sarritan ezkutuan gelditu ohi den itzultzaileen lana nabarmendu eta lehen lerroan jartzea" da.

Mundu osoko itzultzaile eta argitaletxeak aurkeztu daitezke sarira. Aurkeztutako liburua jatorriz euskaraz idatzitako eta argitaratutako literatura lan baten itzulpena izan beharko da, eta itzulpena 2022. urtean zehar argitaratutakoa izan beharko da.

Ekainaren 30era bitartean egongo da deialdia irekita. Itzulpenaren kalitatea eta argitaletxearen sustapen plangintza hartuko dira aintzat. Saria 4.000 eurokoa izango da eta zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana.

Iazko Etxepare- Laboral Kutxa Itzulpen Saria Mariolein Sabarte Belacortuk irabazi zuen, Katixa Agirreren Amek ez dute obra nederlanderara itzultzen egindako lanagatik. Zirimiripress argitaletxeak kaleratu zuen liburua, Moeders zullen nooit izenburuarekin.