Etxekoandreen balioa

82,26 milioi euro balio du Irungo eta Hondarribiako etxekoandreek inongo soldatarik jaso gabe egiten duten lanak. Kalkulu hori egin du Galiziako aholkularitza enpresa batek, Irungo eta Hondarribiako erakundeek eskatuta. Datu hori kontuan hartuta, zenbat balioko luke Euskal Herri osoko etxekoandre guztien lan isilak?