Etxeko lanak

%29 hartzen dute, EAEko Barne Produktu Gordinaren baitan, kontabilizatzen ez diren etxeko lanek. Gainera, jarduera mota honetan dihardutenen %72 andrazkoak direla azaldu du Emakundek erredaktatutako txostenak. Azken urteetako bilakaerarekin alderatuz, genero arteko aldea %15 murriztu da, baina soldatapean eta kontraturik gabe lan egiten duten hamar lagunetik bederatzik emakumezkoak izaten jarraitzen dute.