Etxebizitza Eskubidearen Gazte Topaketak maiatzaren 10ean

Etxebizitzaduinean bizitzeko eskubideak gazteon bizitzetan duen garrantziaz gogoeta egin ostean, gaur egun, gazteoi eskubide hau etengabe urratzenzaigula ohartarazi du EHGKk (Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua). Gazteon eskubideen urraketa larriarenkontura gutxi batzuek negozio borobila egiten dutela eta egoeraaldatzeko instituzioek duten borondate eza ere salatu dute. Bien bitartean, "gazteok gurasoenetxean, bizi osorako hipotekaturik, prekarietatean edota kale gorrianbizitzera kondenaturik" dauela diote. Azken honen adibide, Erriberako etxe okupatuaeta honen hustea kokatu dute.
Egoera honen aurrean, "hau aldatzera goaz" esan nahi dute, eta horregatik gazte topaketaketetarako deia egin dute, maiatzaren 10erako Bilbon. Ahalik eta gazte talde eta norbanako gehien bildu nahi dituzte bertan, etahorregatik parte hartzerako dei ozena egin dute.
Gazteria Kontseiluaren webgunean topaketen gaineko informazioa dago, eta horrez gain,edukien inguruan ekarpenak egin daitezke eta hainbat material deskargatzekoaukera ere badago.
Topaketen helburuak batetik, etxebizitzaren arazoarentestuingurua kokatu nahi dute, egoera batzuk bereziki aztertuz(emakume gazteak, etorkin gazteak, nekazari gazteak
). Bestetik,egoerari irtenbideak emateko alternatibetan sakondu.