Etxea utzi eta trukean etxeko animaliak zaindu

Etxea utzi eta trukean etxeko animaliak zaindu Bidaiatzeko modu ekonomiko bat proposatzen dizugu; prest egongo zinateke? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxea-utzi-eta-trukean-etxeko-animaliak-zaindu/@@download/image/katoikidia.jpg
2018/04/09
albiste-laburra
Bidaiatzeko modu ekonomiko bat proposatzen dizugu; prest egongo zinateke?
Etxea utzi eta trukean etxeko animaliak zaindu

Oporrekin amestean, etxean animaliak dituztenek arazoak izaten dituzte. Zenbat denbora joan naiteke animalia hemen utzita? Norekin utziko dut? Eta ez bada ondo egokitzen? Bidaiatzeko modu berri honekin, zuen animaliek ez dute etxetik mugitu beharko!

 

TrustedHousesitters izena du webguneak, eta bidaiariak animaliak dituzten etxeetako jabeekin kontaktuan jartzen ditu. Horrela, etxean txakurra, katua edota bestelako animalia dutenek, beren etxea doan eskaintzen dute, trukean, beren lau hankako laguna zaintzen badute. Ideia ona, ezta?