Etxea eta emaztegaia salgai!

Wine Lie indonesiarrak etxea salgai duela jakinarazteko iragarkian ezkongai paregabea dela ere adierazi du. 40 urte dituen emakumea 2000. urtean geratu zen alargun, eta ordutik bakarrik sentitzen dela esan du Indonesiako telebista kate batean. Horregatik bere bizilekua salgai jartzearekin batera, bikotea topatzeko modu deigarria iruditu zaio bere burua eskaintzan gehitzea.