‘Etxe merkeak’ erakusketa ikusgai da Zarautzen

‘Etxe merkeak’ erakusketa ikusgai da Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxe-merkeak-erakusketa-ikusgai-da-zarautzen/@@download/image/las_casas_barat_1374221838.jpg
2013/07/19
berria
‘Etxe merkeak’ erakusketa ikusgai da Zarautzen
Leire Ajuriagoxeascoa argazkilariak Francoren erregimenak emandako diru laguntzekin eraiki zituzten "etxe merkeen" argazki bilduma osatu du, eta irailaren 1era bitarte Zarauzko Photomuseumen ikusi ahal izango da.


Kontraste gutxiko argazki zuri-beltzak dira Leire Ajuriagoxeascoaren laneko protagonistak. Gainera, irudiotan zuria da nagusi, tonu beltzik apenas antzeman baitaiteke, eta kaleak, eraikinak, errepideak eta bestelako elementu urbanoak ere barneratu ditu, askotan, soka bat ageri delarik talde lanaren alegoria gisa.

Oinarrian, baina, Frankoren erregimenaren laguntzaz herritarrek eraikitako Las Baratas eraikinak daude. Estatuak emandako diruarekin altxatako bizileku sinple eta merkeak dira, garaiko errealitatea ezin hobeki islatzen dutenak, eta artista nafarrak berauen funtsa, izaera islatu nahi izan du lixibaz garbituta diruditen argazki sortaren bidez.

Erakusketa irailaren 1era bitarte izango da ikusgai Zarauzko Photomuseumen. Arkitekturaren eta existentziaren arteko harremana harilkatzen duten irudiak, merezi du bisita egitea.