Etxarri Aranaz, urte askotarako
700 urte bete ditu aurten Etxarri Aranaz herriak. Memoria historikoa berreskuratu eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Etxarri 2012 ekimena abian jarri dute, eta urte osoan zehar mamituko diren ekintzetan parte hartzeko gonbidapena helarazi diete herritarrei. Besteak beste, antzerki eta josketa tailerrak egingo dituzte maiatzean. Gainera, Gaztelak Nafarroa indarrez konkistatu zuela 500 urte beteko dira aurten.