“Etruskoak. Ziurtasunaren eta zalantzaren artean”

“Etruskoak. Ziurtasunaren eta zalantzaren artean” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etruskoak-ziurtasunaren-eta-zalantzaren-artean/@@download/image/49p50-3.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Aitor Arana
49.zenbakia
HIRIA
182 orrialde


Historialariak ez dira ados jartzen etruriar zibilizazioaren hainbat kontu aztertzerakoan. Besteak beste, ez dago batere garbi zein den etruskoen jatorria, eta beren hizkuntzarena ere argitu gabeko misterio handia da. Izan ere, etruskoen alfabetoak alfabeto grekoaren antz handia du, baina ez da hizkuntza indoeuroparra. Aitor Arana idazle bizkaitarra etruskoez ezagutzen den ororen berri ematen saiatu da liburu interesgarri honetan: beren lurralde eta hiriak, gizartea, erlijioa… K.a X-VI mendeen bitartean ia italiar penintsula osoa menderatu zutenen mundua ezagutu nahi duzu? Hala bada, hauxe duzu zure liburua. Bidaia historiko honetan, orain arte beste literatur genero batzuetan aritutako Aitor Aranaren lumak zorrotz dirau.