Etorri Zizpa gaztetxearen urteurrena ospatzera!
Larunbat honetan, hilak 26, sekulako festa antolatu dute; galduko duzu?

Azkar esaten da! Baionako Zizpa gaztetxeak 3 urte beteko ditu, eta ospatzeko, sekulako festa antolatu dute larunbat honetan, hilak 26; jaia arratsaldean hasiko da, 16:00etan, Patxa Plazan.
Bertso saioa antolatu dute Patxi Iriart eta Maddi Sarasuarekin, trago batzuez lagundurik; Ondoren, herri kirolak, Graf atelierra, gozo-eltzea eta Txakatuk txarangak animatutako poteoa egingo dute Sankara, Epaiska, Zamai, Café des Pyrénées eta Kalostrape tabernetatik. Amaitzeko, sekulako kontzertua egingo dute 23:00etan gaztetxean; bertan egongo dira Ufestuek, Governors eta Aldiz taldeek. Ezin duzu galdu!