Etorri hona, Hitler!

Patch izeneko txakurtxoa lasai asko bizi zen Yorkeko etxean, senideeek bere argazkia Facebookera igotzea erabaki zuten arte. Etxean konturatu gabe zeuden txakurrak Adolf Hitler diktadorearen begirada, muturra eta ile orrazkera dituela! Itxurak itxura, txakur ezin maitagarriagoa dela dio Lynda Whithead jabeak. Irudiaren gainetik, izaera da garrantzitsuena...