Etorlan, formakuntza eta irtenbide profesionalak aurkitzeko webgunea

Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Etorlan.eus webgunea jarri du martxan, ikasleei formakuntza eta irtenbide profesionalak aurkitzen laguntzeko. EAEko unibertsitateko prestakuntza-eskaintzaren eta erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen, Lanbide Heziketa esan ohi dena, zatirik nagusiena jasotzen du webguneak.
Oraingoz unibertsitate-graduei eta heziketa-zikloei dagozkien 200 fitxa jasotzen ditu Etorlanek, 88 unibertsitate-gradu eta Lanbide Heziketako 112 ziklo. Fitxa horiek Euskadiko ikastetxe publikoek eta pribatuek ematen dituzte, eta Unibasq-ek baimentzen ditu (unibertsitateen kasuan). Fitxa askok lotutako bideoa dute; 45 bideo daude ikasketa jakinetan aritu diren ikasleen ahotsa jasotzen dutenak; jada lanean ari den jendea da, nor bere ibilbidea kontatzen. Bideoak hemen daude ikusgai.
Adegiren proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak lagundu du.