Eta zure ustez, nork merezi du 2012ko Gaztezulo Saria?

Beste urte batez abian da GAZTEZULOk antolatutako Gaztezulo Sariaren hirugarren edizioa. Urte honetan zehar egindako ekarpenagatik aipamen berezia merezi duen pertsona saritzeko helburudun ekimena da, eta hautagaien proposamenak eta baita irabazlearen aukeraketa ere zuen esku daude. Sartu gure eztabaidagunean eta esan nork merezi duen errekonozimendu berezia. Gainera, tablet bat irabaz dezakezu!
2010ean, aldizkariaren hamargarren urteurrenaren harira, sortu zen Gaztezulo Saria. Orduko hartan Gorka Urbizuk irabazi zuen lehena, eta iaz Arnaldo Otegiri eman zenioten bigarrena. Urte osoan zehar egindako ekarpenagatik saritu zenituzten, eta aurtengoan ere, zuen iritzia behar dugu 2012ko Gaztezulo Saria merezi duen hori topatzeko.
Beraz, zure irizpideak jarraituz, esaiguzu nor den egindako ekarpenengatik, edozein alorretakoak izanda ere, saria merezi duen pertsona. Sartu hemen eta egin zure proposamena! Hori bai, aipatzen duzun horrek saria zergatik merezi duen azaldu behar diguzu, labur bada ere.
Botoa eman
Baina proposamenak egiteaz gain, aipatutako hautagai horien aldeko bozka ere eman dezakezu, eta modu batean zein bestean parte hartzen duzuen guztion artean tablet zoragarri bat zozkatuko dugu.
Honenbestez, badakizu lagun: izenak eta botoak emateko epea abenduaren 31ra bitarte duzu zabalik, eta ondoren, 2013 hasieran jakinaraziko dugu nork eskuratu duen III. Gaztezulo Saria. Aurreko bi urteetan egin bezala, Monica Tort-ek egindako zeramikazko garaikurra emango diogu zuen izenean.
Hasi izenak proposatzen!