Eta txakurren adierazpen askatasuna?

AEBtako Clifton hiriko udaletxeak txakurren zaunkak egunean ordu erdira mugatzen dituen araudia onartu du. Udaletxeak erregistratutako txakurrak gero eta gehiago dira, eta baita kexak ere. Aurrerantzean, bi egunez jarraian ordu erdiko muga hori gainditzen duten txakurren jabeek isuna ordaindu beharko dute. Eta guk diogu: zertan da txakurren adierazpen askatasuna?