E.T. *****

E.T. ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/et/@@download/image/17p44-6.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Steven Spielberg. Aktoreak: Dee Wallace, Henry Thomas, Peter Coyote, Drew Barrymore. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 1982. Iraupena: 115 minutu.
17.zenbakia
Steven Spielberg zinemagilearen filmik arrakastatsuenak 20 urte bete zituen 2001. urtean. Urtemuga hura behar bezala ospatzeko, belaunaldi berriak ET extralurtarra zineman ikusteko parada ederra izan zuen. Bertsio berriak filma estreinatu zen sasoian moztu ziren sekuentzia batzuk berreskuratzen dituen arren, ukitu puritanoagoa du. Biolentzia iradoki zezaketen irudi eta elkarrizketa guztiak ezabatuak edo eraldatuak izan baitira. Dena dela, filmak ez du lilurarik galdu. Atsegina, samurra eta aparta izaten darrai. Guraso nostalgikoentzat eta haur ameslarientzat ezin aproposagoa da.