Eszenatokietako aztarnak hasten direnean

Eszenatokietako aztarnak hasten direnean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eszenatokietako-aztarnak-hasten-direnean/@@download/image/2012325081Eszenatokietako_Aztarnak_Hasten_Direnean_Amaia_Iturbe.jpg
2012/03/02
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Amaia Iturbide
127.zenbakia
Eduki askoko liburua da honakoa, poema ugari biltzeaz gain, irakurketa bakoitzeko zentzu berriak topatzen ahal zaizkien horietakoak direlako Iturbiderenak. Antzerkiko eta pinturako terminologia darabil, eta horri lotuta zazpi ataletan, zazpi eszenatokitan, banatu du liburua (lorategiak, hiria, museoak…). Sinbolismo handiko idazkera da; hitzen esanahiekin, objektuen zentzuekin jolastuko du, eta irakurlea ere jolas horretantxe murgildu nahiko du.