Estreinaldi handia!

Gaurtik aurrera, gaztezulo.eus webguneak itxura berria izango du, intuitiboa eta klik bakarrean informazio guztia modu argi eta bisualean eskainiko duena. Berrikuntza guztiak ezagutzeko prest?

Indarberrituta hasi dugu urtea eta diseinu berritzailearekin batera, atal berriak izango ditugu gaztezulo.eus webgunean. Estreinaldi honekin garai berri bat hastera doa GAZTEZULO, ikusentzunezko edukien ekoizpenean eta sareko hedapenean indarrak jarriz; gazte publiko zabalenari heldu eta bide honetan adin guztietako gazteak bidelagun izateko gogoz!

Egunez egun sexua, drogak, musika, arte eszenikoak, kirola eta egungo gaien inguruko elkarrizketa eta erreportaje esklusiboak publikatuko ditugu. Horretaz gain, azken ordukoak kontatuko dizkizugu, bitxikeriekin zur eta lur geartuko zara, astebururako planak propsoatuko dizkizugu, ilustrazio eta argazki galerien edertasunaz gozatuko duzu eta umore grafikoaz barrez lehertuko zara.

Eduki guztiak eskura klik bakar batean eta mugikorretara zein bestelako dispositibo digitaletara egokituta.

 

Zer berri?

 

BLOGAK

Hilero musika, zinema, telesailak, literatura eta bestelako bitxikeriaz arituko diren goi-mailako kolaboratzaileak izango ditugu. Besteak beste, Pantaila Txikian bideo-blogarekin barrez lehertuko gara Gaizka Izagirreren eskutik eta Jaione Dagdrommer, Jon Pagola eta Beñat Antxustegi musikaren inguruko berrikuntzak aurkeztuko dituzte.

 

ILUSTRAZIOAK

Bistaz gozatzeko atala duzu honakoa. Artsita ezberdinen lanek fantasiazko unibertso batera eramango zaituzte batzuetan, bestetan barrez lehertuko zara Gatzelumendi anaien Esaera Berriekin eta gure astronautaren istorio berrien jarraitzaile egingo zara Mikel Anteroren Astrolapiko komikian, besteak beste.

 

 

 ASTEBURURAKO PLANAK

Ostegunero GAZTEZULOk atsebururako plan sorta bikaina proposatko dizu, gustu guztien neurrira: konztertuak, antzezlanak, proiekzioak, jaialdiak, eraksuektak, jaialdiak... ez duzun sofan botata geratzko aitzikiarik izango! 

 

 

 

ELKARRIZKETA ETA ERREPORTAJEAK

Zure pertsonaje gustukoenak gertutik ezagutuko dituzu GAZTEZULOko kazetariok nertatik bertara egindako elkarrizketetan.

Gainera, sexua, drogak eta eguneko gaien inguruan sakontzeko aukera izango duzu, GAZTEZULO kideentzako eduki esklusiboetan.

 

 

Izan GAZTEZULO kide!

Sekula baino errazagoa izango da GAZTEZULO etxean jasotzea. Urtean 22 eurotxo baino ez du balio eta bueltan guzti hau jasotzeko aukera izango duzu: kontzertuetarako sarrerak, diseinuko arropa eta osagarriak, diskoak, gadgetak, egonaldiak... Zaila izango duzu bestelako aukera hoberik topatzea!