Estralurtar koloreanitzak

Estralurtar koloreanitzak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estralurtar-koloreanitzak/@@download/image/20116309551Elysium.jpg
2012/12/13
berria
District 9 (2009) laudatuan, zientzia-fikzioa baliatu zuen Neill Blomkamp zuzendari hegoafrikarrak apartheid egoeran bizitzea zer den erakusteko. Gauzak ondo joan zitzaizkion eta hurrengo proiektuan ere estralurtarrak izango dira protagonista. Oraingoan, gaur egun munduan bizi dugun egoera soziopolitikoa islatzea izango da helburua. Filmak Elysium izango du izenburua eta jatorri ezberdineko aktore taldea izango du, tartean, Matt Damon, Jodie Foster, Diego Luna, Alice Braga edota Wagner Moura.