Estonia, emakumeek gobernatutako herrialdea

Estonia, emakumeek gobernatutako herrialdea Presidentea eta lehen ministroa emakumeak diren munduko herrialde bakarra da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estonia-emakumeek-gobernatutako-herrialdea/@@download/image/Captura de pantalla 2021-01-29 a las 09.57.44.png
2021/01/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Presidentea eta lehen ministroa emakumeak diren munduko herrialde bakarra da.
Estonia, emakumeek gobernatutako herrialdea

Kaja Kallas Estoniako lehen ministro izendatu berri dute; historian kargu hau izango duen lehen emakumea da; Siim Kallas Erreformaren Alderdiko presidente ohiaren alaba da, abokatua ofizioz. Kallasek Kersi Kaljulaid Estoniako presidentearekin gobernatuko du herrialdea; gauzak horrela, Estonia emakumeek gobernatutako lehen herrialdean bilakatu da.

Estoniak 1,3 milioi biztanle ditu, eta Kallas aukeratu dute Juri Ratas lehen ministro ohiaren ustelkeria eskandaluaren ondoren. Europeista sutsua, jada historia egin zuen 2017an, Erreformaren Alderdiko presidente bialakatuz. Lehen ministro bilakatuta, emakumez inguratu da, besteak beste, Keit Pentus-Rosimannus Finantza ministro izendatuz eta Eva-Maria Liimets Kanpo Harremanen ministro izendatuz.

Bere aldetik, Kaljulaid Estoniako presidente bihurtu zen 2016an, eta geroztik izan da karguan. Kaljulaid ez da alderdi politiko bateko kide, eta ahobetez aukeratu zuten.