Estoldetako presidente

Estoldetako presidente https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estoldetako-presidente/@@download/image/88p22sanfran.jpg
2012/12/13
berria
Estoldetako presidente
SAN FRANTZISKOko ur-zikinak tratatzen dituen araztegiaren izena da Oceanside. Kontua da, hiritar talde batek araztegiari George W. Bush izena jartzeko eskatu duela, urtarrilean kargua utziko duen presidentearen "omenez". Brian McDonnel, hiritar taldearen buruak esan duenez, "garrantzitsua da presidente bakoitza dagokion testuinguru historikoan gogoratzea". Ekimena babesteko 12.000 sinadura aurkeztu dituzte San Frantziskoko Hauteskunde Departamenduan. Sinadurak egiaztatzen ari dira, eta haietatik 7.168 benetakoak izanez gero, galdeketa egingo zaie herritarrei azaroko hauteskundeetan. Errepublikarrek ez dute begi onez ikusi izen-aldaketaren kontua: George W. Bush estoldetako presidente! Halakorik!