Estitxu Fernadez: ETBko bihotz ehiztaria

Estitxu Fernadez: ETBko bihotz ehiztaria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estitxu-fernadez-etbko-bihotz-ehiztaria/@@download/image/24p48-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Estitxu Fernadez: ETBko bihotz ehiztaria
Lesakarra. Escorpius. Psikologian lizentziatua. Bertsolari ohia. Kantuaren altzoan, "Bexamela" arrunt gogoko du, eta "pastelaren" ordez…kola kaoa.

Gautxoria ala lotia? Erdibana
"Gure koadrilan, mozkorra franko eta gainera soltero". Zurean? Neska koadrila alai eta saltseroa gara...

Ajearen aurkako botika? Coca-cola.
"Begiak parrez parre, bihotza negarrez. Halaxe joaten nintzan maitia zugandik dolorez", dio kantuak. Zenbat horrelako? Gutxi. Urruntzea asko kostatu zitzaidan arren, oroitzapen atseginak utzi zizkidan.

Zineman, palomita pertza ala konpainia? Konpainia eta txokolatea.
Txortan egiteko toki aproposa. Ohea.

Erosketak, merkealdietan edo noiznahi? Arropa laket dut, eta kontrolatzen ari naiz.
Gurasoen etxetik hanka noiz egin zenuen? Duela hiru urte.

"Handitzen zarenean, ikusiko duzu, isilik egoteak zenbat balio dun...". Erabat ados nago.


E-maila, eskutitza ala telefono deia? Mugikorra, beti soinean eramaten dut.

Hondartzako lekurik aproposena palmondoaren itzala al da? Ez. Itsasertzetik barrena paseatzea baino hoberik ez dago.
X. Letek zioen bezala, "periodikuarekin ilustratzen gera"? Bai, baina astia falta.

Gorroto duzun filma? Behin, Chiquito de la Calzadaren film bat ikustera joan nintzen, eta sartu orduko, lo seko geratu nintzen.
Gabonetan, Erregeak edota Olentzero? Olentzero.

Apusturik egin al duzu inoiz? Lagun batek, Behobia-Donostia lasterketan, ez dizkidala hogei minutu aterako egin dut apustu.
"Euskal Herriko tristura, soineko beltzen joskura...". Indarrean dago kantua.

Euskaldun fededun? Ni ez behintzat.
"Zenbat gara? Lau, bat, hiru, bost, zazpi...? Zazpi. Izena, Euskal Herria.