Estetizista eta lapur Hollywooden

Estetizista eta lapur Hollywooden https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estetizista-eta-lapur-hollywooden/@@download/image/20101154463Estetizista_lapur.jpg
2012/12/13
berria
Berverly Hillseko apaindegi bateko jabea auziperatu dute bezeroen kreditu-txartelen datuak lapurtzea leporatuta. Kontua da biktimen artean Jennifer Aniston, Melanie Griffith, Anne Hathaway eta Liv Tyler aktoreak daudela, besteak beste. Maria Gabriela Perez izeneko emakumeak 280.000 dolar inguru lapurtu omen ditu urtebetean, bezeroek emandako banku datuak erabilita. Garesti irten zaie manikura!