Esperantzaren zain

Biok, Muted, Bidebat, Idi Bihotz, Basaki
merezi luke aztertzeak nolatan dagoen Bizkaian hainbeste metal talde, eta talde horiek guztiak, zergatik diren hain estilo ezberdinekotakoak. Baga-Biga Musika Ideiak diskoetxeak kaleratutako hau Leioako Basaki taldearen lehen diskoa da, eta denetik topa daiteke bertan, on eta txar. Taldeak asko irabazten du ahots urratuaz eta barruko amorrazioaz ari denean -Amorru biziz abestian, abididez-. Tonu melodikoagoan ari direnean, aldiz, indar hori galdu egiten da Amets beltzak, Gu eta Aurrera beti kantuak-. Bestalde, Kortatu taldearen AEKko beteranoak abestiaren bertsio bitxia egiten dute, baina horretan ere, melodia eta amorruaren arteko eztabaidan, norberak erabaki beharko.