Espazioan errodatutako lehen filma

Espazioa zinemaren historiako film esanguratsuenetan agertu da; 2001: A Space Odyssey, Apolo 13, Armageddon, Gravity, Interstellar, The Martian, Passengers... baina orain, kroma berdea izatetik errodajerako benetako plató bihurtzera igaroko da. Horixe da hain zuzen Tom Cruiseren proiektu berria; Minority Report, Oblivion, War of the Worlds eta Imposible Mission sagako protagonista NASArekin eta Elon Musk ingeniariaren Space X enpresarekin negoziatzen dabil, akziozko film bat espazioan errodatzeko.
Oraindik ez dute gauza handirik argitu filmaren inguruan, baina hau da dakiguna; ez da Imposible Mission-en sagako beste film bat izango, eta bai, Tom Cruise izango da protagonista. Hain zuzen, historiako lehen aktore-astronatua izateko asmoa du. Musk-ekin akordioa lortzen badu, ziur zinemaren historiaren errekor liburuan sartuko direla.
Dirudienez, Cruise urteak darama ideia honi bueltaka; hain zuzen, duela 20 urte James Cameron zuzendariarekin aritu zen honen inguruan hizketan; orduan, filma ISS International Espacial Estation edo Nazioarteko Geltoki Espazialean errodatzeko proposamena egin zion. Ez dakigu proiektua gauzatzera iritsiko diren, baina jakin aurtengo maiatzaren 27an NASAk eta Space X enpresak AEBetatik ateratako eta tripulatutako lehen bidaia egingo dutela, helburu zientifikorik gabe; aurki, espaziora bidaia turistikoak egitea errealitatea izango da (ziur aski 2022rako).
EXCLUSIVE: Tom Cruise and @elonmusk’s Space X are working on a project with @NASA that would be the first narrative feature film – an action adventure – to be shot in outer space, @DeadlineMike reports https://t.co/YMkNZYkIIn
— Deadline Hollywood (@DEADLINE) May 4, 2020