Espainiar mediku batek homosexualitatea gaixotasun bezala diagnostikatu du

Espainiar mediku batek homosexualitatea gaixotasun bezala diagnostikatu du Murtzian gertatu da eta bertako LGBTIQ+ kolektiboak Murtziako Osasun Zerbitzuari mediku hau zigortzeko eskatu dio "bere LGTBIfobiagatik". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espainiar-mediku-batek-homosexualitatea-gaixotasun-bezala-diagnostikatu-du/@@download/image/Captura de pantalla 2021-10-19 a las 8.03.30.png
2021/10/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Murtzian gertatu da eta bertako LGBTIQ+ kolektiboak Murtziako Osasun Zerbitzuari mediku hau zigortzeko eskatu dio "bere LGTBIfobiagatik".
Espainiar mediku batek homosexualitatea gaixotasun bezala diagnostikatu du

Urriaren 4an, 19 urteko gazte bat lehengo aldiz joan zen ginekologoarengana Murtziako (Espainia) Reina Sofia Ospitalera. Proiomenorrea pairatzen du, hileroko zikloaren nahaste bat, hileroko batetik besterako denborak murrizten dituena. Nahaste horri buruzko diagnostiko baten bila joan zen kontsultara. Kontsulta ondoren, gazteak txosten klinikoa jaso zuen eta ikustean harrituta geratu zen. Gaur egungo gaixotasunak atalean ginekologoak homosexual hitza idatzi zuen!

Kontsultan zehar, Albak, pazienteak, egoki ikusi zuen ginekologoari bere orientazio sexualaren berri ematea, diagnostikoa egiterakoan informazio gehiago eduki zezan. Medikuak berak galdetu zion ea datu hori txosten medikuan jarri ote zezakeen, baina gazteak ez zukeen sekula pentsatuko modu horretan izango zenik! Hasieran txantxa moduan hartu nuen, "baina ez da horrela" adierazi du gazteak. 

Egoera hausnartu ondoren, Alba eta bere amak GALACTYCO deitutako LGTBIQ+ kolektiboarekin harremanetan jarri ziren gertatutako salatzeko eta eman beharreko pausoez informatzeko. 

GALACTYCOk gertatutakoaren komunikatu bat erredaktatu du. Bere oharrean adierazten dute ez dela mota honetako lehenengo salaketa eta gogoratzen duten Munduko Osasun Erakundeak orain dela 31 urte kendu zuela homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik. Murtziako Osasun Zerbitzuak baieztatu du kexa jaso duela eta beharrezko neurriak hartuko dituela gertatutakoaren xehetasunak ezagutzeko eta horren arabera hartu beharreko erabakiak hartzeko.  

Albak argi du ez duela hau inori gertatzerik nahi: "Horrelako diagnostiko bat irakurtzen duenak pentsa dezake bere sexualitatea okerra dela. Horregatik honek ezin du errepikatu".