Espainiar Estatuko jaialdi, kontzertu eta kirol ekitaldietan ura doan eskaini beharko da 2023. urtetik aurrera

Espainiako Ministro Kontseiluak laster onartuko du ontziratu gabeko produktuen dekretu berria eta beraz, 2026. urtetik aurrera, saltokiek nahitaez eskaini beharko dituzte ontziratu gabeko edateko produktuak, berrerabili litezkeen ontziekin eskuratu ahal izateko. Gainera, 2023. urtetik aurrera, ostalariez gain, kirol ekitaldi eta kultur ekitaldiek iturriko ura doan eskaini beharko dute, berriz erabili litezkeen ontziak erabiltzeko aukera eskainiz.
Onartu nahi den arau berriak erabilera bakarreko plastikoari muga jarri nahi dio. Honela, ostalariak "behartuko" ditu bezero beti ontziratu gabeko ura doan kontsumitzeko aukera eskaintzera. Horretaz gain, aipatu bezala, kontzertuetan, jaialdietan eta kirol ekitaldietan ura doan eskaini beharko da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Erosketak egiterako garaian berriz, ontziratu gabeko produktuen eskaintza ez da elikagaietara bakarrik mugatuko. Izan ere, 300 metro karratu baino gehiagoko saltokietan berrerabili litezkeen ontziak eskaini beharko dira. Horrekin batera, ontziratu gabeko edarien eskaintza ere eduki beharko dute.