Espainiako Dantza Sari Nazionala Kukairentzat
Max saria eskuratu zuten ekainean.

Kukai Dantza taldeak sareetan iragarri du berri ona; Espainiako Dantza Sari Nazionala jasoko dute dantzariek. Ez da urteko lehen saria izango, izan ere, ekainean Dantza ikuskizun Onenari Max Saria saria irabazi zuten.
Jon Maia dantzariaren taldeak sari ugari pilatu ditu Oskara ikuskizunarekin eta beste hainbat proposamenekin: Dantza talde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Huescako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003, besteak beste.