Espainiako Antzerki Sariaren irabazle Chevere taldea Bilbon izango da

Espainiako Antzerki Sariaren irabazle Chevere taldea Bilbon izango da https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/23
berria
Espainiako Antzerki Sariaren irabazle Chevere taldea Bilbon izango da
Antzerki talde sarituak 'Citizen' emanaldia eskainiko du hilaren 28 eta 29an, Bilboko La Fundicion aretoan.

Bilbon izango da aurki Chevere antzerki talde galiziarra. Espainiako Antzerki Saria jaso berri du, eta Citizen emanaldi berria aurkeztuko du hilaren 28an, 20:00etan, eta 29an, 19:00etan. La Fundicion aretoan. 
Citizen obra testu antzerkia da; badu antzeki dokumental eta performancetik ere. Ikus-entzunezko elementuak dituen komedia bat eskainiko du Cheverek; eszenatokian benetan gertatzen denaren eta errealitatearen arteko jolasa planteatuko dute. Orson Wellesen Citizen Kane filmean oinarrituta dago emanaldia; Wellesen filmak Charles Foster Kaneren istorioa kontatzen du; Ipar Amerikako komunikazio enpresari bat da, XX. mendeko lehenengo herenean munduko pertsona aberats eta boteretsuenetakoa izatera heldutakoa. Chevereren obrak aldiz, A.O.-ren istorioa kontatzen du; ehungintza sektoreko enpresari galiziar bat da, XX. mendeko azken herenean munduko pertsona aberatsenetako bat bilakatu dena.
Patricia de Lorenzo eta Manuel Cortes Dramaturgia dira aktoreak; zuzendaria Xron da, eta gidoilaria berriz, MCortes .

Jaso aldizkaria

Urtean 22€

Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO

Harpidetu

Newsletterra

Doan!

Jaso doan GAZTEZULO buletina eta gozatu eduki esklusiboekin!