Eskua galdu du gazte baionar batek Jaka Horien protestetan

Eskua galdu du gazte baionar batek Jaka Horien protestetan Poliziak granada bat jaurti zion 26 urteko gazteari larunbatean, Bordelen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskua-galdu-du-gazte-baionar-batek-jaka-horien-protestetan/@@download/image/gilet-jaune-2018_1l63ef0c77n5n1hsqwjlbwfayf.jpg
2018/12/11
berria
Poliziak granada bat jaurti zion 26 urteko gazteari larunbatean, Bordelen.
Eskua galdu du gazte baionar batek Jaka Horien protestetan

Jaka Horien protesta geroz eta gogorragoa da Frantzian; dagoeneko ehunka dira zaurituak, eta larrienetakoa Baionako gazte batek jasan du larunbat honetan. Bordelen aurkitzen zen Antoine, protestan; eskuineko eskua moztu behar izan diote, Poliziak jaurtitako granada batek eskuan lehertu ostean. Frantziako France Inter irratiak jakinarazi duenez, gaztea Jaka Horien manifestazio batean parte hartzen ari zen, Bordelen, eta hanka artean objektu bat ikusi zuen. Eskuetan hartu, eta bertan lehertu zitzaion. Bere krimena? Poliziari arrautzak jaurtitzea.

26 urteko gazteak Antoinek adierazi du onartezina dela arrautzak jaurtitzen dituztenei poliziak lehergaiekin erantzutea, eta salaketa jarri du.