Esku bionikoa

i-LIMB. Halaxe izena du 2007 urtean mundu osoan salgai jarri zuten esku bionikoak. Protesi honek bost hatz ditu, eta hatz bakoitzak motor propioa duenez, elkarrengandik independiente funtziona dezakete. Hori gutxi balitz, hatz lodiak 90 graduko mugimendua egin dezake. Touch Bionic enpresak merkaturatu du esku bionikoa, eta haien arabera, hezur-haragizko benetako esku batez egin daitezkeen gauza berak egin daitezke I-LIMB asmakizunarekin. Joan den urtetik hona, anputazioak jasandako 200 lagun baino ge-hiago dabiltza esku bionikoarekin. Tramankulua eskuz esku dabilena, alegia