Eskorpioi azkarrak

Eskorpioi azkarrak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskorpioi-azkarrak/@@download/image/32p40-1.jpg
2012/12/13
berria
Eskorpioi azkarrak
Eskorpioiek denbora eta energia asko erabiltzen dute pozoia sortzen. Baina, Kaliforniako Unibertsitateko ikerlariek frogatu dutenez, Hego Afrikako eskorpio mota batek —Parabuthus transvaalicusia— denbora eta energia aurrezteko bidea topatu du. Eskorpioi mota honek toxina bat sortzen du, eta horretarako pozoina sortzeko baino askoz ere energia gutxiago erabiltzen du. Toxina horrek eskorpioiaren biktimak paralizatu egiten ditu. Hala, biktimei lehenengo toxina hori txertatzen die. Soilik toxinarekin biktima akabatzen ez badu erabiltzen du benetazko pozoia. Nagia gero Hego Afrikako eskorpioia!