Eskolak eta ospitaleak bizitzak zabaltzeko

Eskolak eta ospitaleak bizitzak zabaltzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskolak-eta-ospitaleak-bizitzak-zabaltzeko/@@download/image/20111078315AWASA.jpg
2012/12/13
berria
Awasan, Etiopia hegoaldean, ospitale eta eskola berria inauguratu dituzte. NBEk jarri du dirua 2010 urtetik martxan dagoen haur eta emakumeen osasuna zaintzeko estrategia globalaren baitan. Plan honen arabera Afrikan 2015 urtea bitartean 40.000 milioi dolar inbertituta 16 milioi haur eta emakumeren biziak salbatu ahal izango dira. Askotan laguntza hauek ez dira limosna baino izaten, hau da, ez diete kontinente beltzak dauzkan arazo estrukturalei heltzen, baina guztiaren beharrean dira inguru haietan. Etiopian erditzen ari den emakume bat hiltzen da 25 minutuan behin.