Eskean Kristö

Taldeak eskuratu du Banden Lehia 2013 lehiaketako lehen saria. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona lehiaketa irabaztearekin aski ez, eta Azkue Fundazioak, Last Tour International, Baga Biga eta Bilboko Udalarekin elkarlanean martxan duen egitasmoan ere gailendu da Arratiako bailarako boskotea.