Eskalatzeko betaurrekoak

Eskalatzeko betaurrekoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskalatzeko-betaurrekoak/@@download/image/20091153946eskalatzeko_betaurrekoak.jpg
2012/12/13
berria
Eskalatzeko betaurrekoak
Power n´Play izeneko enpresa alemaniarrak eskalatzaileen orno zerbikalen kontrakturen aurkako produktua diseinatu du: eskalatzeko betaurrekoak. Itsaspekoen periskopioek bezalaxe, prisma eta ispilu jokoa eginez, lenteek goialdean dagoena ikustea ahalbidetzen dute. Alegia, laguna aseguratzen ari denak harrizko hormarantz zuzendu ditzake begiak, lepoa okertu beharrik gabe, betaurrekoek argi eta garbi islatzen baitute goialdean sokada-kidea zertan ari den. Hau bai asmakuntza! Gadgetak sari bat baino gehiago jaso du dagoeneko, eta Arnaud Petit bezalako eskalatzaile handiek goraipatu dute. Itxurari, ordea, ez diote gehiegi erreparatu diseinatzaileek