Eserleku banatan

Eserleku banatan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eserleku-banatan/@@download/image/zur_eta_lur_lee_1382607831.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Zenbait hegazkin konpainiarekin bidaiatzeko bi eserleku erosi behar izaten dituzte 127 kilotik gorako bidaiariek. Les Price 43 urteko gizonezkoak ere halaxe egin zuen AEBetatik Irlandara joateko, 234 kiloko pisua baitu. Baina hegazkinera sartu zenean ohartu zen konpainiak lerro berean, baina leihatilaren ondoan bata eta korridorearen aldamenean bestea zeuden eserlekuak gorde zizkiola joanekorako, eta itzulerakoan 17 eta 19. lerroetako eserleku bana!