ERTZ: Bertze Musiken 10. Jaialdia

Ertz 10 jaialdia, Bertze Musiken 10. Jaialdia hasia da dagoeneko. Irailaren 9tik 19ra bitarte, bertako nahiz kanpoko hamaika sortzailek doinu eta eszenaratze berritzailez beteko dituzte Donostiako, Berako, Tolosako eta Hazparneko oholtzak.
Orain hamar urte abentura txiki eta xume modura jaio zena egitasmo errotua da orain. Ertz arte gunea 2000ko martxoan sortu zuten, Beran. Arte garaikidearen eta bereziki adierazpide esperimentalaren inguruan lan egiteko elkartu zen sortzaile talde hau eta, orduz geroztik, makina bat liburu, katalogo eta CD kaleratu dituzte. Ekitaldi mordoa ere antolatu ohi du kolektiboak eta horien guztien artean Ertz jaialdia, Bertze Musiken Jaialdia da garrantzitsuena. Ardatza.
Aurtengoa hamargarrena izango da eta Donostiako Tabakalera eta Arteleku, Berako kultur etxea, Tolosako Bonberenea eta Hazparneko Ttattola gaztetxea aukeratu dituzte agertoki modura. Besteak beste Charlemagne Palestine, Francisco Lopez, Toshimaru Nakamura & Ignaz Shick eta Ander Lipus & Miren Gaztañaga & Xabi Strubell egileen, eta Akauzazte danok taldeen musika entzuteko aukera izango da. Horrez gain, mintegi bereziak ere izango dira: Inprovisando Gaztetxes, adibidez, Bonberenean. Jaialdiak iraun bitartean, bestalde, Tabakalera Soinutan erakusketa bisita dezakezue Donostiako eraikin zaharrean. Ertz kolektiboaren web gunean ongi zehaztua topatuko duzue egitaraua: nork, zer, non eta noiz. Eman begiradatxo bat!