Errusia: espaziontzietatik gurdietara

Errusia: espaziontzietatik gurdietara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errusia-espaziontzietatik-gurdietara/@@download/image/9p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Errusiako energia arazoak oso larriak dira. Aurtengo negua oso gordina izan da eta hiri askotan ez dute berogailuak erabiltzeko nahikoa energiarik izan. Joan da negua, baina oraindik ere energia falta pairatzen ari dira. Petropavlovsk Kamchatskiy hi-rian gurdiak erabili behar izan dituzte garraio publikoetan, autobusentzako gasolinarik ez zegoenez. Neurria beste hiri batzuetan ere har dezakete. Hamaika ikusteko jaioak gara: gizakia espazioratu zuen lehendabiziko herrialdean, autobusen ordez, gurdiak erabili beharra...