Errumaniatik dator notizia

Izenburua: 4 luni, 3 saptamini si 2 zile (2007)
Zuzendaria: Cristian Mungiu
Aktoreak: Anamaria Marinca, Laura Vasiliu, Vlad Ivanov, Alexandru Potocean, Ion Sapdaru.
Europako zinemagintza lokartuan komunismoaren garaiko istorioak bihurtzen ari dira arnasbide bakarrenetakoa. Iaz, Florian Henkel-Donnersmarcken Das Leben der Andere Stasik herritarrengan zuen kontrolaren inguruko filma izan zen izarrik distiratsuena. Aurten, are gehiago jo beharko da ekialdera: Errumaniara.
Handik baitator zinemaldi gehienetan sari eta lore nagusiak jaso dituen filma: Cristian Mungiuren 4 luni, 3 saptamini si 2 zile. Donostiakoan ere aurkeztu zuten, eta aho bete hortz utzi zituen ikusle gehienak. Ordurako, baina, bultzada handia zuen: Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palmondoa irabazi zuen. Eta kontua ez da horretan amaitu, duela hilabete eskas, Europako Zinemako film eta zuzendari onenen sariak eskuratu baitzituen.
Filma abortuari buruzko istorio gogorra da. Bi lagun ikasle dira protagonistak. Haietako bat haurdun dago eta abortatzea erabakiko du. Garai hartan, Errumanian, galarazita zegoenez, legez kanpokoa egin beharko du. Xede horrekin, hotel batean gizon ilun batekin eginen dute hitzordua...
Teknikoki, artifizio handirik gabeko lana da. Izan ere, pertsonaien sentipenetan jarri du arreta zuzendariak, eta horretan dago baliabide handirik gabe egindako film honen indarra.
Horrez gainera, filmak Errumaniako zinemagintza mapan jartzeko balio izan du. Ezin ahaztu Corneliu Porumboiuren A fost sau n-a fost? edo Cristi Puiuren Moartea domnului Lazarescu filmek azken urteotan izandako harrera beroa.
Cristian Mungiuren bigarren filma da honakoa. Lehenak Occident zuen izenburu, eta 2002. urtean Cannesko Zuzendari Berrien Astean aurkeztu zuen. Bost urte geroago bere izena zinemazale guztien ahotan dago, eta Europako kritikaren seme kutun berria da.
Film hau egitasmo handi baten hasiera da. Urrezko aroaren narrazioak du izena Mungiuren proiektuak: film sorta baten bitartez, XX. mende amaierako Errumaniako historia subjektiboa egin nahi du, zuzenean komunismoaren ingurumarietan sartu gabe. 4 luni, 3 saptamini si 2 zile lehen urratsa izan da. Argi dago bide onetik hasi dela.