Erromeriak hilero Durangon

Aiko taldeak, dantza eta musika maisuz osaturiko elkarteak, Bizkaiko bazter guztietara iritsi den Dantzaldi Ibiltariari jarraipena emango dioten dantzaldi-erromeriak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Ikasitakoa praktikatu edota zure zaletasun bera duen jende gehiago ezagutzeko aukera paregabea da. Dantzaldi herrikoiak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango dira, hilean behin (larunbatez) arratsaldeko 19:00etan. Hurrengoa: urriaren 24an.
Aurtengoan ere, euskal dantzen maitale diren Aiko taldeko kideek ordu pare bateko tailer errazak egin dituzte herririk herri, dantzaren mundura hurbildu nahi dutenei ate bat zabaldu nahian. Polka, jota, porrusalda, jauziak eta baltsa moduko dantza irakatsi dizkiote hurbildu den orori. Dantzan irakasteko beste modu bat da beraiena; erraza eta dibertigarria.
Harrera ona izan dute tailerrek eta, horregatik, ikasturte osoko ikastaroa hasi nahi ez baina ikasitakoari eutsi nahi diotenentzako erromeriak antolatuko dituzte; 10 dantzaldi herrikoi irailetik ekainera bitarte; bat hileko, larunbatez eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Durangoko hitzorduekin interesaturik bazaude, edota eskoletan izena eman nahi baduzu, kontsulta ezazu Aiko taldearen web gunea.