Erromatarren garaiko “ pornoa ”

Erromatarren garaiko “ pornoa ” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erromatarren-garaiko--pornoa/@@download/image/23p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Erromatarren garaiko “ pornoa ”
Erromatarrak arrazoi askorengatik dira ezagunak: inperio handia sortu zutelako, zuzenbidea garatu zutelako… eta festa eta orgiazaleak zirelako. Ponpeian, terma batzuk ireki dituzte; bertan sexu harremanak erakusten dituzten hainbat irudi daude. Irudiotan harreman homosexualak eta hetereosexualak ikus daitezke eta balio handia dute, duela hogei mendeko lesbianen sexu jolasak islatzen dituztelako, besteak beste. Jakina denez, Ponpeia Vesubio sumendiak suntsitu zuen; aipatutako termak hondakinen azpian geratu ziren, eta 70eko hamarkada hasieran aurkitu zituzten. Urteotan berreskuratze lanetan jardun ondoren, termetako irudi "beroak" edonoren ikusgai dira gaur egun.